“Kritikak ezabatu dezala ene poesia guztia, nahi badu. Baina gaur gogoan dudan poema hau ezin izango du inork ezabatu”.
Pablo Neruda, poeta
Hitz horiekin laburbildu zuen Pablo Neru- da poeta txiletarrak berak abian jarri zuen balentria humanitario handienetako bat; izan ere, Winnipeg itsasontziaren bidaia antolatu zuen, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta frankismotik ihesi zihoazen 2.200 errefuxiatu espainiar baino gehiago toki segurura eramateko.
Itsasontzia Frantziatik abiatu zen (Trompe- loup-eko portutik) eta Valparaíson leho- rreratu zen 1939ko irailaren 3an, Txilen, Ozeano Bareko kostaldean. Txilek eskuza- bal hartu zituen lekualdatutako haiek, eta han beste bizitza bati ekin ahal izan zioten.
Cecilia Zabaleta ilustratzailea da “Joaneko txartela” erakusketaren egilea; Winnipeg itsasontzitik lehorreratu ziren errefuxiatue- tako baten biloba, alegia. Hizkuntza bisual eta artistikoa baliatuz, oroimen migratzai- le, lurgabetu eta iraunkor baten ibilgue- tan barrena nabigatzera eramango gaitu; gainera, darabilen hizkuntza horrek ezin- bestean sustatzen du honako kontzeptu hauekiko lotura: migrazioa, deserrotzea, bilaketa, elkartasuna, erresilientzia, bizitza- ren balioa eta bakerako grina ukaezina, bai iraganean eta bai orain.